Familia abeltegia

Gure familiarena abeltegi txikia da, eta behi gorri piriniotarrak hazten ditugu. Gure gurasoen tradizio familiarrari eutsi nahi diogu, Lakuntzako abeltzaintzak etorkizuna izan dezan. Horretarako, gure aratxeen haragia zuzeneko salmentan eskaintzen dugu.

Abeltzaintza estentsiboa

Abeltzaintza estentsiboa da gurea, eta, ingurumena errespetatu, eta zaintzen dugu kontu handiz.

AGB Nafarroako Aratxea

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta AGB Nafarroako Aratxeak kontrolatzen dizkigute aziendak, eta, horretarako, aldian behingo kontrolak egiten dituzte behiak ongi eta osasuntsu daudela ziurtatzeko.. (kalitate ziurtagiriak)

ASPINA

Gure abeltegia Piriniotar Arrazaren Hazleen Elkarteko (ASPINA) kidea da. Elkartearen ardura da piriniotar arrazaren garbitasuna ez galtzea eta aleak behar bezala hautatzea, azienda mota hori zabal dadin.

Elkartearen egituran, errendimenduen kontrolean ari gara lanean. Horregatik, jaiotzen denetik hil arte kontrolatzen dugu aratxea, erditu zen behia eta horren zezena nor izan ziren ederki jakinda (genealogia liburua).