Gure behiak

Behi gorri piriniotarrak dira gure behiak (bertako arraza da hura, gure inguruneari ederki egokitua), eta apirilaren erdialdetik urrira Aralar mendian bazkatzen dute, antzinatik artzaintzako lekua izan baita. “Arkuek” horren lekuko dira, hau da, sabaia ganga itxura duten harrizko etxola zaharrak.

ARALAR MENDIA

Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (NNPEK) bazkaleku ekologiko gisa katalogatu du Aralar mendia.

Azarotik martxora behiak ukuiluetara eraman, eta Lakuntzako soroetan biltzen ditugun bazkak ematen dizkiegu.

Gure aratxeak mendian jaiotzen saiatzen gara, uste baitugu mendian jaiotzen diren aratxeak azienda osasuntsuak eta indartsuak izanen direla.

Jaiotzen denetik sei hilabete izan arte, aratxeak amaren errapea hartzen du, eta handik aurrera zerealak eta bazkak jaten ditu.

Gandu kopuru egokia hartu ondoren hiltzen dugu aratxea, 12 – 14 hilabete dituenean.

AGB Nafarroako Aratxeak markaren barnean hazten ditugu aratxeak, kalitatezko produktuen sor-marken artean aitortza goreneko maila baita Europan. Izan ere, hura da kontsumitzaileari kalitatea bermatzeko bide egokiena.

ARRAZA PIRINIOTARRA

Arraza piriniotarra oso errotuta dago gure herrialdean eta kulturan. Desagertzeko zorian egon zen arren, osasuntsu dago gaur egun. Hala ere, guztion bultzada eta laguntza behar ditu, bertako arrazek eta ondare genetiko guztiek merezi duten bezala.

Antzinatik behi ume-hazleen ekoizpena landa inguruneari lotuta egon da. Ekoizpen estentsibo horiek egoera ahuleko eremuetan egoten dira. Bertako arrazak erabiltzen dituenez, EBk ingurumena errespetatzeko ezarri dituen baldintzak betetzen ditu ekoizpen sistema horrek.
AGB Nafarroako Aratxeak markan izena eman duten ekoizleek bi arau nagusi dituzte: ingurumena errespetatzen duten abeltegietan elikagai osasuntsu eta seguruak ekoiztea eta azienden ongizatea.

Era berean, hona hemen ekoizpen sistema horien oinarrizko kontzeptuak:

  • Trazabilitatea
  • Segurtasuna
  • Kalitatea
  • Ingurumenaren iraunkortasuna
  • Azienden ongizatea